XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

, etc.

Hori da, ba, gizona.

Itsas ondoan, parke baten aldean, jauregi dotore zaharrean, salan tximiniko sua biztuta, estilo zaharrean, teknikak ez dakion santutegia profana, gurasoek utzitako dirutik, neskamearekin bakar-bakarrik eta neskamearekin zipotz (), holaxe bizi den gizonak, ez du kolperik lan egiten, musika aleman goibel eta samurra entzuten du, barrurakor eta oroz gainekoa (latin herrietako musika zaratatsua ezin jasan du), bibliotekan egoten da eguna ametsetan, lotara baino lehen vodka eraten du, .

Materialki bere marfilezko dorrean bizi da.

Estudioan pasa ditu urteak.

Mota guzietako alkoholak dastatu ditu.

Gurasoak hil zitzaizkionean etxera etorri zen, eta herrikoi izatera saiatu zen, ez zuen lortu; orain baztertu du herrikoi izaten saiatzea.

Ez daki bere egiazko nortasuna non zegoen, ez zer nahi zuen haren bihotzak, ametsez eta nostalgiaz bizi da - ESTETA BATEN SOLAS ALFERRA.

Burges tipo dekadente bat, esango dugu.

Noble dejeneraturen bat edo, apika, marinel zangarren odolekoa (euskaldun jatorra, dudarik gabe), etxe ondo zahar baten jabe eta leinu ohoragarri bateko seme.

Zer nahi duzu gehiago, euskal ideologia jator-jatorrean.